XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aldi honetan, Banku Zentralak izango dira moneta-politikaren arduradun eta eragileak.

Baina, moneta-politikak koordinaturik eraman behar direnez gero, EUROFED izango da koordinakuntzaren ardatza.

Gainera EUROFEDek biziki parte hartuko du SMEren eta kanbio-erreserben kudeakuntzan.

FECOMen ahalmenak berreskuratu behar ditu.

Halaber, EUROFED arduratuko da, ECU moneta bakarra bilaka dadin antolatu behar diren bide eta neurri guztiak prestatzen.

Moneta bakarra ekonomi eta moneta-batasunaren izaeraren ezaugarria da.

Europak bere moneta bakarra izan behar du, ez beste hamahirugarren moneta bat.

Dagoenekoz, neurri batean behintzat, ECUa Europako moneta amankomuna da.

Oraingoz ECUa zera besterik ez da, moneta nazional ezberdinen otarretxoa.

ECUa moneta bakar bihurtzeko sortua da.

Jakina, otarrea izatetik moneta bakarra izatera iristeko, ohiturak bultzatu behar du ECUa gero eta gehiago erabilia izan dadin, beste edozein monetak dituen funtzio jakinetan.

Baina, zer egin behar da familiak, enpresak, bankuak, sektore publikoa ECUaz gero eta gehiago balia daitezen bere eragiketetan?

Hona hemen Brusselako Komisioak ECUaren hedapenerako proposatzen dituen bideak:

- Erabilera pribatuak dauzkan traba juridikoak baztertu.

- Komunitatearen erakundeen eguneroko bizitzako moneta ia bakartzat ECUa erabili.

- Banku Zentralek gero eta gehiago erabil dezatela ECUa euren arteko eragipenetan zein dibisa-merkatuetako eragiketetan.

- Sektore publikoak bere tituluak ECUtan izendaturik jaulki.

- Banku Zentralek zein EUROFEDek ECUaren merkatu-garapenaren aldeko neurriak hartu.

Iragantza-aldi horretan ECUak, beraz, beste moneta nazionalek duten antzeko hedapen eta erabilera lortzen joan behar du.

Hirugarren etapa hasi arte, jakina, ECUak otarretxoa izaten iraungo du.

Honen ondorioa garbia da: hirugarren etapan sartu arte, edo bestela esanik, iragantza-denbora honetan,